meta data de esta página
ADIN TXIKIKO IKASLEAK DITUZTEN IRAKASLEEI SEXU-DELITURIK EGIN EZ IZANAREN ZIURTAGIRIA ESKATZEA
Indarrean dagoen araudiaren arabera (Adin Txikikoen Babes Juridikoaren 1/1996 Lege Organikoak, 26/2015 Legeak eta Boluntarioei buruzko 45/2015 Legeak aldatua), adin txikikoekin lanean aritzen diren langileek sexu-delituekin zerikusia duten kondenarik ez izanaren ziurtagiria aurkeztu behar dute.
Ziurtagiria 5 urtetik behin eskatuko da. Beraz, aurreko 5 urtetan ziurtagiria bidali dutenak urtero egiten den zerrendatik aterako dira (Zuzendaritzan).
Hau da horretarako prozedura:
- Ikasturtea hasi aurretik (iraileko lehen egunetan) Idazkari Akademikoak Zuzendari Gerenteari adin-txikikoekin lanean arituko diren irakasleen zerrenda emango dio.
- Zuzendaritzatik emaila bidaliko zaie irakasle horiei, 15 eguneko epea emanez ziurtagiria aurkezteko. HAU DA EMAILAREN TESTUA:
Irakasle agurgarria:
Adin Txikikoen Babes Juridikoaren 1/1996 Lege Organikoak, 26/2015 Legeak eta Boluntarioei buruzko 45/2015 Legeak aldatua, adin txikikoekin lanean jarduten dutenek Sexu-Delitugileen Errolda Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu behar dutela ezartzen du.
Mezu hau jaso duzuenok adin txikiko ikasleak dituzuenez, legez derrigortua zaudete ziurtagiri hori aurkeztera. Mezu honen azpian duzuen estekan ikus dezakezue ziurtagiri hori lortzeko modua. Irakasleak berak eskatu behar du, ezin da bestela egin.
Arren eskatzen dizuegu ziurtagiri negatiboa 15 eguneko epean helaraztea.
Adeitasunez,
https://www.justizia.eus/sexu-delituak-ziurtagiria/aurrez-aurre
Estimado/a profesor/a:
La Ley Orgánica 1/1996 de Protección Jurídica del Menor, modificado por la Ley 26/2015 y la Ley 45/2015, de voluntariado establece la obligación de que se aporten certificados negativos del Registro Central de Delincuentes Sexuales para todos los profesionales y voluntarios que trabajen en contacto habitual con menores.
Las personas que habéis recibido este correo contáis entre vuestro alumnado con menores de edad, y tenéis por lo tanto la obligación legal de presentar el mencionado certificado. En el enlace que podéis ver al final del correo se explica la manera de obtenerlo. Es el/la propio/a interesado/a quien debe solicitarlo, es la única manera posible.
Os rogamos que en un plazo de 15 días nos aportéis el correspondiente certificado negativo.
Atentamente,
https://www.justizia.eus/certificado-delitos-sexuales/presencial
- Epe horretan dokumentua bidaltzen ez dutenei lehen bait lehen bidaltzeko eskatuko zaie bigarren email batean. HAU DA TESTUA:
Irakasle agurgarria:
Joan den irailaren 14an bidalitako posta elektronikoan jakinarazi zitzaizun adin txikikoekin lanean jarduten duzuenok Sexu-Delitugileen Errolda Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu behar duzuela.
Jakinarazpen horretan ezarritako epea amaitu denez eta oraindik zure ziurtagiria jaso ez dugunez, arren eskatzen dizut ahalik eta epe laburrenean posta elektroniko honi erantzunez bidaltzea.
Adeitasunez,
Estimado/a profesor/a:
Tal como se informaba en el correo electrónico de fecha 14 de septiembre, las personas que contáis entre vuestro alumnado con menores de edad tenéis la obligación legal de presentar un certificado negativo del Registro Central de Delincuentes Sexuales.
Habiendo expirado el plazo que se establecía en esa comunicación y no habiendo recibido el citado certificado por tu parte, te ruego que lo envíes a la mayor brevedad posible respondiendo a este correo.
Atentamente,
- Oraindik bidaltzeko daudenei banan bana deituko zaie telefonoz zuzendaritzako idazkaritzatik, adieraziz legez bete beharreko izapidea dela eta egun batzuetan zuzendaritzari jakinaraziko zaiola nork ez duen oraindik bidali.